Applications imbriquées
Agrégateur de contenus
14·04·2021
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren “Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik” izeneko ekitaldi ibiltariek trafiko-istripuak prebenitzeko helburua dute eta Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta daude. Jaurlaritzako kanpaina honetan, 15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte.
Apirilaren 16an Urnietan izango da “Don’t be Dummy” bide-hezkuntza programa eta Salesianos ikastetxeko 250 ikasleri streaming bidezko saio bat eskainiko zaie.
Online edo streaming bidezko saioa izango den arren, ekitaldian zehar testigantza ezberdinak ikusteko eta entzuteko aukera egongo da: ertzaina, suhiltzailea, larrialdietan lan egiten duen medikua eta trafiko-istripuek utzitako biktimak, besteak beste. Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez gazteen barnea mugitzea bilatzen da, izan ere, bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.
Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 53 udalerritan egon da programa eta dagoeneko 117 saio burutu dira, horietan 149 ikastetxe ezberdinek hartu dutelarik parte. Orotara, 25.698 ikusletik gora eduki ditu “Don’t be Dummy” programak eta 83 lekuko ausartu dira beraien esperientzia pertsonala kontatzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu “Don’t be Dummy” web orrian.
Jarraian, “Don’t be Dummy” ekitaldien laburpen bideo bat ikus dezakezue.