Applications imbriquées
Albisteak
Retour “Cucko in love” clown antzerkia apirilaren 23an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
03·04·2023
“Cucko in love” clown antzerkia ikusgai izango da apirilaren 23an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: apirilak 23
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: testu gabea
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira apirilaren 10 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: “CUCKO” clown ikuskizuna SAREAk gomendatu du, 2020an PLATEA katalogoaren parte izan da eta 2019ko abenduan Telecincoren Got Talent lehiaketa irabazi zuen.
Cucko ‘s jatetxean dena prest dago hitzordu handirako. Maitasuna osatzen duten emozio guztietatik bidaia bat egingo dugu Cuckoren jolas eta irudimenaren bidez.
Ikuskizun bat, non desamodioa eta maitasuna umorez, dramaz, barrez, negarrez eta spaguettiez betetako istorio baten motorra diren.
Bere lehen arrakastaren ondoren (“Cuando lo efímero se detiene”), Cucko jarraipen dibertigarri batekin dator, samurtasunez eta egoera paregabe askorekin, publikoarekin elkarreragin handiarekin. Maitasuna aurkituko du?
Fitxa artistikoa
- Clown: Francis J Quiros
- Zuzendaria: Sara Jiménez