Web edukia bistaratu

ZERBITZU OROKORRA

BERTAN

  • Udalerriari buruzko informazioa eta orientazioa (topografikoa, garraioarena,...) udalerriaren antolakuntza (osoko bilkurak, sailak,...) eta zerbitzuak (gizarte arlokoak, kulturalak eta kirol arlokoak, hirigintzakoak,...)
     
  • Edozein eskaera jasotzea: errolda agiriak, zorrak zatikatzeko eskariak, salbuespenak, erreziboen bikoizketa, hirigintza lizentziak, diru-laguntzak, ezkontza zibilak, deskargu-orriak,..
     
  • Laguntza edo aholkularitza edozein eskari izapidetzean.
     
  • Iradokizunak, kexak, esker onak eta erreklamazioak jasotzea.
     
  • Hitzordua Alkatearekin, gobernu taldearekin edo udal teknikariekin.
     
  • Tasak, zergak eta isunak ordaintzea (dirutan edo txartelarekin).
     
  • Eusko Jaurlaritzarako idatziak jasotzea.

 

UDALTZAINGOA

  • Elkarbizitza, herritarren segurtasuna eta bide segurtasuna bermatu.
     
  • Larrialdi egoeretan artatu eta orientazioa eman.
     
  • Espazio publikoan edozein gorabehera aipagarri artatu eta bideratu, elkarbizitzaren garapena edo zerbitzu publikoak kaltetzen baditu (ur hodiak, kaleko argiztapena hondatzea, animaliak abandonatzea,...)

 

UDAL ARTXIBOA

Udalak bere zereginetan sortu eta jasotzen duen dokumentazioa biltzen du udal artxiboak. Historian izan diren suteen ondorioz, artxiboan XIX. mendearen amaieratik gaur arteko dokumentazioa dago.

Egitekoak:

  • Dokumentazioa teknikoki sailkatu, antolatu, aukeratu eta deskribatu.
  • Udal bulegoak, herritarrak eta ikertzaile eta historialariak dokumentazioaz baliatu
  • Ondare dokumentala kontserbatu: Zaharberritzea, digitalizazioa eta dokumentazio historikoaren instalakuntza aproposa.

Zerbitzuak:

  • Dokumentazioa kontsultatzeko modua egitea, gizabanakoaren intimitatea errespetatuz eta legeak ezarritakoa betez.
  • Argazki artxiboa kontsultatzeko modua egitea. Argazki artxibo gehiena web orrian kontsulta daiteke.
  • Urnietako udal batzordeko akten datu basearen kontsulta, 1862tik 1985ra arte eta 1910eko Biztanle Errolda web bidez.
  • Udal argitalpenak: kontsulta eta aleen eskaera.

Loturak: