Eduki publikatzailea
Atzealdea

Udaletxea

San Juan plaza, 5. Telefonoa: 943 00 80 00

2000·01·01


Udal artxiboa

Udalak bere zereginetan sortu eta jasotzen duen dokumentazioa biltzen du udal artxiboak. Historian izan diren suteen ondorioz, artxiboan XIX. mendearen amaieratik gaur arteko dokumentazioa dago.

Egitekoak:

  • Dokumentazioa teknikoki sailkatu, antolatu, aukeratu eta deskribatu.
  • Udal bulegoak, herritarrak eta ikertzaile eta historialariak dokumentazioaz baliatu
  • Ondare dokumentala kontserbatu: Zaharberritzea, digitalizazioa eta dokumentazio historikoaren instalakuntza aproposa.

Zerbitzuak:

  • Dokumentazioa kontsultatzeko modua egitea, gizabanakoaren intimitatea errespetatuz eta legeak ezarritakoa betez.
  • Argazki artxiboa kontsultatzeko modua egitea. Argazki artxibo gehiena web orrian kontsulta daiteke.
  • Urnietako udal batzordeko akten datu basearen kontsulta, 1862tik 1985ra arte eta 1910eko Biztanle Errolda web bidez.
  • Udal argitalpenak: kontsulta eta aleen eskaera.

Hitzordua eskatu behar da
Astelehenetik ostiralera 8:30-13:30 (astearte eta ostegunetan hirigintzako artxiboko kontsulta egunak)

 

Udaltzaingoa

  • Elkarbizitza, herritarren segurtasuna eta bide segurtasuna bermatu.
     
  • Larrialdi egoeretan artatu eta orientazioa eman.
     
  • Espazio publikoan edozein gorabehera aipagarri artatu eta bideratu, elkarbizitzaren garapena edo zerbitzu publikoak kaltetzen baditu (ur hodiak, kaleko argiztapena hondatzea, animaliak abandonatzea,...)

Astelehenetik ostiralera: 7:30-22:00

Larunbat, igande eta jai egunetan: 9:00-21:00