Gizartekintza Zentroa
2000·01·01
- Gizarte babes alorrean informazioa, balorazioa eta orientazioa
Adierazitako behar egoerari egokitzen zaizkion eskubide, baliabide eta gizarte laguntzeri buruzko informazio eta orientazioa, hala behar denean, eskarien balorazio diagnostikoa eginez.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan laguntza (elikadura, jantziak, garbiketa eta higienea, mugikortasunerako laguntza, laguntza pertsonala, etxebizitzaren garbiketa eta mantenua) aldi batez edo behin betiko autonomia galdu duten pertsona eta familiei, beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izan dezaten.
- Senide zantzaileei laguntza
Prestakuntza ikastaroak ondorengoetarako:
- Zaintzailea zaintzeko garrantziaz kontzientzia hartzea.
- Emozioen kudeaketa, zaintzailearen balibide pertsonalen garapena egokia izan dadin.
- Telelaguntza zerbitzua
Etengabeko arreta zerbitzua, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, telealarma gailuaren bitartez, ondorengoentzat:
- Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonak.
- Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
- Mendekotasun arriskuan dauden minusbaliotasun intelektual, fisiko edo sentsoriala duten pertsonak.
- Diagnostikatutako buruko gaixotasunen bat duten pertsonak, aitortutako mendekotasun egoeran.
- Aurreko egoeretako batean ere sartzen ez diren pertsonak, baina telelaguntza zerbitzuaren bitartez artatu dakiekeela ziurtatuta badago.
- Gizarte-hezkuntzako zerbitzua ingurune irekian (kale-hezitzaileak)
Gizarte-hezkuntzako zerbitzua (banakakoa, taldekoa eta komunitarioa) ingurune irekian (kale-hezitzaileak).
- Zailtasun egoeran dauden adin txikikoak dituzten senideei babesa
Psikoterapia edota familiako hezkuntza ekintzarako prebentzio programa, zailtasunan egoeran dauden adin txikikoak dituzten familientzat.
- Adinekoentzako babestutako pisua
Adineko pertsonei ostatua ematea eta haiek gainbegiratzea, autonomia maila nahikoa izanik ere, beren etxeetan gelditzeko zailtasunak badituzte, hondatuta dagoelako, elkarbizitza arazoengatik , bakardade arazoengatik.
- Aitortutako minusbaliotasuna duten adin txikikoen senideei babesa
Minusbaliotasuna duen haurraren heldutasuna lagunduko duten jarduerak garatzeko eta familia- eta gizarte-ingurunean haien integrazioa bultzatzeko laguntza ekonomikoak.
- Garraio egokituko zerbitzua nekazal eremuan
Nekazal eremutik udalerriko erdigunera ondorengoak garraiatzea:
joan-etorrietarako arazoak dituzten adineko pertsonak, beren etxebizitzaren kokapen geografikoagatik edo mugikortasun murriztua duten pertsonak.
- Genero berdintasunaren sustapena
Udaleko eta udalerriko maila guztietan berdintasun politiken garapena sustatzea, I Berdintasun Planaren bitartez.
I. Berdintasun Plana
- Babesa laguntza ekonomikoaren bitartez
Gizarte Larrialdietarako.
Gizarte beharrak artatzeko.
Drogomenpekatasunen eta beste adikzio batzuen errehabilitaziorako.
Garapen bidean diren herrialdeentzako.
Gizarte eremuan beren jarduerak garatzen dituzten elkarteentzako.
Jubilatuen elkarteari beren jarduera garatzeko.
Ura, zaborra eta estoldak hornitzeko.
Hitzordu egunak: asteartea eta osteguna 8:00-14:30
- Idiazabal kalea 46, behea
- 943 00 80 00
- gizarte@urnieta.eus