Zine gela
"Zinema errealizazio eta ekoizpen hastapena" bederatzi hilabeteko iraupeneko ikastaroa (1994- 2001).
Ikastaro honen bereizgarriak zinemako profesionalak irakasle gisa aritzea eta zeluloideko praktikak zinemako material profesionalarekin egitea izan dira.
1.- IKASTAROAK EMAN DITUZTEN PROFESIONALAK.
- Zuzendariak: Enrique Urbizu, José Luis Guerín, Paulino Viota, Mariano Barroso, Francisco Regueiro, Antonio Drove, Chus Gutiérrez, Jaime Camino, eta abar.
- Argazki zuzendariak: Javier Agirresarobe, Flavio Martínez Labiano, Aitor Mantxola, Fernando Arribas, Federico Ribes.
- Ekoizpen buruak: José María Lara, Fernando Vitoria De Lecea, Iñaki Ros, Yolanda Torres.
- Gidoigileak, zuzendari artistikoak, muntatzaileak, antzezle eta casting zuzendariak, kamera operadoreak
- Zinemako enpresa profesionalak: filmeen horniketa, zinema kameren horniketa, argiztatzea, soinua eta abar.
2.- ZINE ARETOAN EGINDAKO LABURMETRAIAK
- 16 mm-ko 16 laburmetraia
- 35 mm-ko 6 laburmetraia
Laburmetraia hauek estatuko eta nazioarteko jaialdietan aurkeztu dira. Batzuk sariak jaso dituzte eta beste batzuk aipamen bereziak: "El ataque del hombre mochila", "Merry Chrispas", "Requiem", "En el camino" eta "Una ciudad llamada perdición".
2001 urteko Palentziako zinema jaialdiak eta 2002ko Lorca del Rioko -Murtzia - jaialdiak monografikoak eskaini dizkiote Sarobe AEGri.
Eduki publikatzailea
Produkzioak
2001·01·01
Emakume bat tren-geltoki batean sartzen da goizaldean, bere iraganetik urruntzen lagunduko dion lehenengo trena hartzeko asmoz. Bertan, emakume gazte batekin topo egiten du eta harekin hizketan aritzen da trena iristen den arte.
2001·01·01
Rafak bere bizitza arriskuan jartzea erabakitzen du erruleta errusiarrean jokatuz, arazo ekonomikoak direla eta, neska-lagunarekin izan duen sesio baten ondoren. Euren artean hitzez inoiz adierazi ez duten kontratu bat ezartzen da. Hala, Raquelek Rafaren ondoan jarraituko du hark harremanari ekarpen ekonomiko bat ziurtatu bitartean.
2001·01·01
Alex, 30 urteko gaztea, etxean sartuta bizi da obsesio bat gogotik kendu ezinik: bere bizilagun biktima -xedea- makurrarazteko estrategia bat asmatzen. Nortasun bikoitzaz baliatzen da, batetik, atsegin, bestetik, etsai eta misogino agertuz.
2000·01·01
Frogatu nahi duen gizon baten eta frogatzerik nahi ez duen emakume baten arteko istorioa izan liteke laburtuz. Bakoitzak besteari gertatzen zaionari buruzko iritzia du, bereiziki, eta bere ego-a babestu nahian, irribar, sofritu eta hil egiten dira arima gorra duten gizaki bedeinkatuak bezala.
2000·01·01
Hondamendia, Apokalipsiaren mendea. Frank, bere karreraren amaieran dagoen boxeolaria, bere bizitza guztian lehiatu eta borrokatzeaz nazkatuta, guztiarekin amaitu eta orain arte egin ez duen zerbait egitea erabaki du azkenean: toaila botatzea. Horretarako emakume baten laguntza izango du. Bere sufrimenduarekin amaituko duen aingerua da, azkenean bere arima nahigabertua askatzea lortuko duena.
2000·01·01
Atso bat, Fernando bere txoriarekin, eta gazte bat. Digger bere txakurrarekin, bi elkarri atxikitako etxetan bizi dira, aldameneko lorategiekin. Beren maskotak elkarrekin ondo konpontzen direla dirudi.
2000·01·01
Pertsona-talde bat antzoki zahar batera bertaratzen da mago baten deialadiari erantzunez, "laneko istripu" baten berri emateko aitzekiaz...
2000·01·01
Bi gizon gauero joaten dira lantegi ilun batetara material batzuk eraztera eta bide batez gainsoldata bat lortzera. Ausardia, larrutik ordainduko dute.
1999·01·01
Heroína dosi batzuengatik sortuko da liskarra. Honek, Dani eta Lolaren arteko maitasun harremanaren krisia lehertaraziko du.
1999·01·01
Lasai-lasai pasiatzen ari den gizon baten aurrean tanga bat erori da etxe batetik. Jazki horren jabea nor den jakiteko asmoz, etxean sartzea erabaki du.