Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Sarobe Arte Eszenikoen Zentroa

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

SAROBE Arte Eszenikoen Zentroa arte eszenikoak sustatzeko eta garatzeko Urnietako Udalak sortutako eremu bat da.

Sarobek instalazio eta programa egokiak eskaintzen ditu arte eszenikoen sorkuntza, heziketa eta erakusketaren inguruan maila eta esparru guztietan dauden premia ugariei erantzun bat emateko, hastapenetik hasi eta maila profesionaleraino, tokian tokitik hasi eta maila globaleraino.

Asmo horri begira, bere jarduera ondorengo hiru eremu hauetan garatzen du:

FABRIKA:

Arte eszenikoen sorkuntza sustatzeko helburuz, Sarobek modalitate desberdinetako ikuskizunak ekoizteko eta prestatzeko azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu: egoitza, merkataritza-alokairua, aretoen lagapena, ... Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola

ESKOLA:

Arte eszenikoen alorrean heziketa sustatzeko helburuz, ikastaro desberdinak eskaintzen dira:

  • Ongizate eta osasunerako programa.
  • Haurrei zuzendutako dantza programa.
  • Helduei zuzendutako antzerki-programa.
  • Ikastaroak, mintegiak, master-classak, jarduera osagarriak...

ERAKUSLEIHOA:

Erakusketak sustatzea eta publikoak sortzea ere bada bere helburua:

  • Antzerki, dantza eta musika arloko programazioa.
  • Zine arloko Programazioa.
  • Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola.
  • Sari-banaketak eta udalaren ekitaldiak.
  • Ikastetxe eta elkarteen ekitaldiak.

Informazio gehiagorako:

Eduki publikatzailea
Atzealdea

“Juana la loca” antzerkia azaroaren 29an, 19:00etan, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2020·11·18


Istrión teatroak “Juana la loca” antzerkia eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: azaroak 29
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Antolatzailea: Udala

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 22 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Juana I erregina, estatu arrazoia medio, Felipe el Hermosorekin ezkondu zen hamasei urterekin. Alarguntzean eta Fernando Katolikoak behartuta berrogeita sei urte pasatu izan zituen Tordesillasko komentu batean. Garai eta toki horretan kokatua dago antzez proposamen hunkigarri hau.

Fitxa artistikoa

Antzezleak: Gema Matarranz eta Enrique Torres.

Egilea: Jesús Carazo

Eszenografia: Álvaro Gómez Candela

Argiztapen diseinua: Juan Felipe Tomatierra

Banaketa: Nines Carrascal

Ekoizpena: Histrión teatro

Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan azaroaren 18tik aurrera.

Sarrerak online erosteko aukera ere badago.

EROSI SARRERAK ONLINE