Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Sarobe Arte Eszenikoen Zentroa

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

SAROBE Arte Eszenikoen Zentroa arte eszenikoak sustatzeko eta garatzeko Urnietako Udalak sortutako eremu bat da.

Sarobek instalazio eta programa egokiak eskaintzen ditu arte eszenikoen sorkuntza, heziketa eta erakusketaren inguruan maila eta esparru guztietan dauden premia ugariei erantzun bat emateko, hastapenetik hasi eta maila profesionaleraino, tokian tokitik hasi eta maila globaleraino.

Asmo horri begira, bere jarduera ondorengo hiru eremu hauetan garatzen du:

FABRIKA:

Arte eszenikoen sorkuntza sustatzeko helburuz, Sarobek modalitate desberdinetako ikuskizunak ekoizteko eta prestatzeko azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu: egoitza, merkataritza-alokairua, aretoen lagapena, ... Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola

ESKOLA:

Arte eszenikoen alorrean heziketa sustatzeko helburuz, ikastaro desberdinak eskaintzen dira:

  • Ongizate eta osasunerako programa.
  • Haurrei zuzendutako dantza programa.
  • Helduei zuzendutako antzerki-programa.
  • Ikastaroak, mintegiak, master-classak, jarduera osagarriak...

ERAKUSLEIHOA:

Erakusketak sustatzea eta publikoak sortzea ere bada bere helburua:

  • Antzerki, dantza eta musika arloko programazioa.
  • Zine arloko Programazioa.
  • Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola.
  • Sari-banaketak eta udalaren ekitaldiak.
  • Ikastetxe eta elkarteen ekitaldiak.

Informazio gehiagorako:

Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Erradikalak ginen" bakarrizketa urtarrilaren 15ean, Saroben

.

2021·01·08


Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek ”Erradikalak ginen” bakarrizketa eskainiko dute Saroben.

 

  • Eguna: urtarrilak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe (gonbidapenak Saroben eskura daitezke, gehienez 2 pertsonako)
  • Prezioa: doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar

 

Sinopsia: Bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsiz, bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenen aurka: zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz… Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.