Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Sarobe Arte Eszenikoen Zentroa

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

SAROBE Arte Eszenikoen Zentroa arte eszenikoak sustatzeko eta garatzeko Urnietako Udalak sortutako eremu bat da.

Sarobek instalazio eta programa egokiak eskaintzen ditu arte eszenikoen sorkuntza, heziketa eta erakusketaren inguruan maila eta esparru guztietan dauden premia ugariei erantzun bat emateko, hastapenetik hasi eta maila profesionaleraino, tokian tokitik hasi eta maila globaleraino.

Asmo horri begira, bere jarduera ondorengo hiru eremu hauetan garatzen du:

FABRIKA:

Arte eszenikoen sorkuntza sustatzeko helburuz, Sarobek modalitate desberdinetako ikuskizunak ekoizteko eta prestatzeko azpiegiturak eta baliabide teknikoak ditu: egoitza, merkataritza-alokairua, aretoen lagapena, ... Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola

ESKOLA:

Arte eszenikoen alorrean heziketa sustatzeko helburuz, ikastaro desberdinak eskaintzen dira:

  • Ongizate eta osasunerako programa.
  • Haurrei zuzendutako dantza programa.
  • Helduei zuzendutako antzerki-programa.
  • Ikastaroak, mintegiak, master-classak, jarduera osagarriak...

ERAKUSLEIHOA:

Erakusketak sustatzea eta publikoak sortzea ere bada bere helburua:

  • Antzerki, dantza eta musika arloko programazioa.
  • Zine arloko Programazioa.
  • Udal ikastaroen emanaldiak: dantza, antzerkia eta musika eskola.
  • Sari-banaketak eta udalaren ekitaldiak.
  • Ikastetxe eta elkarteen ekitaldiak.

Informazio gehiagorako:

Eduki publikatzailea
Atzealdea

“Ameriketako bidaia” antzerkia urtarrilaren 27an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2021·01·13


Tanttaka teatroak “Ameriketako bidaia” antzerkia eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: urtarrilak 27
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 17 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara etorri dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira, eta ez dira konpontzen. Jonek "amerikarren bizimodua"-ri buruzko iritzi ona dauka. Mariak yankiekiko aurreritzi asko ditu. Aireportuan daudelarik, Jone-ri bere ekipaia eta dokumentazioa lapurtuko diote. Poliziak latino inmigrante ilegaltzat jo eta atxilotuko dute.Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano bat jasango du. Astebete dramatiko bat pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehenago askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetuko da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.

Jonek eta Mariak kurtso osoa pasako dute Estatu Batuetan. Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri destainaz begiratzen zieten arren, orain badakite betirako adiskideak izango direla.

Miren Arrieta eta Nerea Mazo dira Patxo Telleriaren lan honen protagonista Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.