Eduki publikatzailea
Atzealdea

Parte hartze prozesuko informazio karpak urtarrilaren 24an eta 25ean photocall-arekin

.

2020·01·21


2020. urteko aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko parte hartze prozesu bat abiatu du Urnietako Udalak. Urtarrilaren 14an prozesuaren nondik norakoak azaltzeko Lekaion aurkezpen publikoa egin ostean, eta urtarrilaren 15ean herritar guztiei informazio liburuxkak etxeetara bidali eta gero, proposamenak aurkezteko fasean murgilduta dago prozesua. Horretarako epea urtarrilaren 15ean ireki zen, eta otsailaren 2an amaituko da. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek aurkez ditzakete proposamenak.

Informazio karpak urtarrilaren 24an eta 25an

Herritarrek dituzten zalantza guztiak argitzeko eta proposamenak helarazteko informazio karpak ipiniko dira bi egunetan:

  • Urtarrilaren 24an 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
  • Urtarrilaren 25ean 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean.

Aurten gainera, berritasun berezi batekin datoz informazio karpak, izan ere, photocall bat ipiniko da hilaren 24an. Bertan parte hartzen duten pertsonei argazki bat aterako zaie eta argazki hori eramango duen oroigarri bat oparituko zaie.

Halaber, beste bide hauen bitartez ere entregatu daitezke proposamenak:

  • Herriko puntu desberdinetan ipinitako kutxetan: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magaleko ikastetxea (Presentación de Maria eta Salesiarrak).
  • Udalerriko hainbat puntutan jarrita dauden buzoietan.
  • Udalaren webgunean sorturiko atal berezian: www.urnieta.eus
  • Udalaren APP-an

Baldintza hauek bete beharko dituzte proposamenek balekoak izateko:

  1. Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.
  2. Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  3. Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  4. Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak.
  5. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak.

Proposamenak aurkezteko epea amaituta, udaleko teknikariek proposamen guztiak aztertuko dituzte eta lehenetsi egingo dituzte ondoren gauzatzeko. Azkenik, hartutako erabakiak jakinaraziko zaizkie herritarrei.