Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

2. Fasea: Ideien lehiaketa

Parke edo plaza estalia: 2. Fasea

Ideien lehiaketa

Urnietako Udalak bi parte hartze prozesu jarri zituen martxan maiatzean. Bat herriko zein parke edo plaza estali erabakitzeko, eta bestea berriz, 2022ko aurrekontuko 150.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko.

Parke eta plazen prozesuari dagokionez, Udaleko teknikariek 7 aukera planteatu zituzten aldez aurreko azterketa bat egin ondoren, baina herritarrek udalerrian dagoen beste edozein espazio proposatzeko aukera ere izan zuten. Azkenean, eremu bozkatuena Plazido Muxika plaza izan zen diferentzia nabarmenarekin, eta Udalak berau estaltzeko konpromisoa hartu zuen.

Hasieran jakinarazi zen bezala, partaidetza prozesu horrek hiru fase ditu. Lehenengoa herritarren bozketa izan zen, estali beharreko espazioa zehazteko, eta orain, bigarren faseari eman zaio hasiera, urnietarrek aukeratutako espazioa nola estali zehazteko balioko duena.
 

Azaroaren 21 ideia lehiaketan proposamenak aurkezteko azken eguna

 

Horretarako, ideia lehiaketa bat abian jarri da, edozein teknikari gaituri irekia dagoena. Proposamenak bitarteko elektronikoak baliatuta aurkeztu beharko dira, udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Azpian atxikitako dokumentuetan zehazten dira besteak beste, deskribapena, baldintza teknikoak, kontratuaren aurrekontua eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. Ideia lehiaketan proposamenak aurkezteko azken eguna azaroaren 21 izango da.
 

Gutxi gorabehera 630m2 estaliko dira

 

Instalatuko den estalkiak plazaren 630m2 inguru estaliko ditu, prozesuaren hasieran plaza hori hautatuz gero estaltzea proposatu zena baino pixka bat gehiago. Izan ere, plazaren geometria kontuan hartuta, proiekturako aurrekontua handitzea erabaki da, estaldura-eremua handitzeko, plazatik harmailen zati bateraino zabalduz. Horrela, hobetu egingo da etorkizunean izango duen erabilgarritasuna.
 

Herritarrek 3 proposamenen artean aukeratuko dute

 

Ideien lehiaketa amaitu ondoren, Udalak epaimahai bat eratuko du, hiru teknikariz osatua, eta horien artean udal arkitektoa egongo da. Hiru pertsona horiek hautatuko dituzte jasotako proposamen guztien artean egokienak iruditzen zaizkien hirurak, kalitate teknikoa, kanpoko itxura, ingurunera egokitzea, materialak eta prezioa kontuan hartuta.

Eta, azkenik, prozesu parte hartzailea amaitzeko, urnietarren txanda iritsiko da berriro ere. Izan ere, urnietarrak izango dira Udaleko teknikariek hautatutako 3 aukera horien artean botoa emango dutenak, eta, beraz, 2022an Plazido Muxika plaza nola estaliko den erabakiko dutenak.

Aplikazio habiaratuak

LOTUTAKO BERRIAK

Denbora baterako LOTUTAKO BERRIAK ez dago erabilgarri.