1. Fasea: Herritarrek zein plaza edo parke estali nahi duten bozkatuko dute
Parke edo plaza estalia: 1. Fasea
Herritarrek zein plaza edo parke estali nahi duten bozkatuko dute
Udaleko teknikariek herrian dauden plaza eta parkeetatik estaltzeko aproposenak ikusten dituztenekin azterketa bat egin dute.
- Yurramendi parkea
- Plazido Muxika plaza
- Etxeberri parkea
- Jakutegi plaza
- Azkorte parkea
- Burnibide parkea
- San Juan Iturri plaza
Yurramendi parkea
Estaliko den eremua: 330m2
Aurrekontua: 150.000€
Plazido Muxika plaza
Estaliko den eremua: 440m2
Aurrekontua: 160.000€
Etxeberri parkea
Estaliko den eremua: 400m2
Aurrekontua: 140.000€
Jakutegi plaza
Estaliko den eremua: 470m2
Aurrekontua: 170.000€
Azkorte parkea
Estaliko den eremua: 190m2
Aurrekontua: 85.000€
Burnibide parkea
Estaliko den eremua: 435m2
Aurrekontua: 170.000€
San Juan Iturri plaza
Estaliko den eremua: 250m2
Aurrekontua: 110.000€
Noiz arte bidal daitezke proposamenak?
Parke edo plazen prozesuan bozkatzeko epea maiatzaren 5ean irekiko da eta maiatzaren 23an itxiko da
Nork parte har dezake?
Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.
Parte hartzeko bideak
Aurrez aurre
Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak).
- Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.
- Maiatzaren 14an eta 15ean informazio karpa:
- Maiatzaren 14an (ostirala): 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan. 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
- Maiatzaren 15ean (larunbata): 10:00etatik 14:30era San Joan plazan
Anima zaitez eta gerturatu!!!
On line
- Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez
- Urnietako APP-aren bitartez.