Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

1. Fasea: Herritarrek zein plaza edo parke estali nahi duten bozkatuko dute

Udaleko teknikariek herrian dauden plaza eta parkeetatik estaltzeko aproposenak ikusten dituztenekin azterketa bat egin dute.

  • Yurramendi parkea
  • Plazido Muxika plaza
  • Etxeberri parkea
  • Jakutegi plaza
  • Azkorte parkea
  • Burnibide parkea
  • San Juan Iturri plaza
Dena den, zazpi plaza eta parke horietatik aparte, herrian dagoen beste edozein ere proposatu dezakete herritarrek estaltzeko, bozketa guztiz irekia baita.

Yurramendi parkea

Yurramendi parkea

Estaliko den eremua: 330m2
Aurrekontua: 150.000€

Plazido Muxica plaza

Plazido Muxica plaza

Estaliko den eremua: 440m2
Aurrekontua: 160.000€

Etxeberri parkea

Etxeberri parkea

Estaliko den eremua: 400m2
Aurrekontua: 140.000€

Jakutegi plaza

Jakutegi plaza

Estaliko den eremua: 470m2
Aurrekontua: 170.000€

Azkorte parkea

Azkorte parkea

Estaliko den eremua: 190m2
Aurrekontua: 85.000€

Burnibide parkea

Burnibide parkea

Estaliko den eremua: 435m2
Aurrekontua: 170.000€

San Juan Iturri plaza

San Juan Iturri plaza

Estaliko den eremua: 250m2
Aurrekontua: 110.000€

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?

Parke edo plazen prozesuan bozkatzeko edo aurrekontu irekien prozesuan proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 5ean irekiko da eta maiatzaren 23an itxiko da

Nork parte har dezake?

Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.

Parte hartzeko bideak

Aurrez aurre

Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak).

  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.
  • Maiatzaren 14an eta 15ean informazio karpa:
    • Maiatzaren 14an (ostirala): 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan. 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
    • Maiatzaren 15ean (larunbata): 10:00etatik 14:30era San Joan plazan
Maiatzaren 14an photocall bat egongo da informazio-karpan,

Anima zaitez eta gerturatu!!!

On line

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez
  •  Urnietako APP-aren bitartez.