Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Urnieta

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Urnietako argazkia zerutik aterata

Web edukia bistaratu

Ongi etorri Urnietara!

Urnieta Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Donostialdea eta Buruntzalde eskualdeetakoa da. Donostiatik 12 kilometrora kokatua dago. 22,4 km2-ko azalera du eta 6. 210 biztanle ditu.

Mugakide Hernani iparraldean eta ipar-ekialdean, Lasarte-Oria ipar-mendebaldean, Andoain mendebaldean eta hego-mendebaldean, eta Elduain hegoaldean ditu.

Urnieta oso ondo komunikatua dago, Lisboa – Madril – Paris europar ardatzaren ondoan eta Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotzen duen bidearen ondoan (Bilbo – Donostia – Iruñea – Zaragoza – Bartzelona); horrez gain, 100 km-ko erradioan gutxi gorabehera, bost aireportu daude: Loiu (Bilbo), Foronda (Gasteiz), Noain (Iruñea), Hondarribia (Donostia) eta Biarritz.

Urnietako herria mendiz inguratua dago, eta horietatik esanguratsuena Adarra mendia da, 819 metro garaikoa eta inguruko mendizaleek maiz bisitatzen dutena. Era berean, Adarra mendi tontorretik begiratuta inguruko herriak (Hernani, Donostia, Arano…) eta Kantauri itsasoa ikus daitezke. Gailurraren inguru gertuan eta inguruko mendietan hainbat harrespilen (Elurzulo, Mulisko gaina…) eta trikuharrien (Otsolepo, Pozontarriko lepoa…) aztarnak daude. Denak Adarrako estazio megalitikoa deritzonaren baitan, Kultura Ondare gisa Monumentu Multzo izendatuak.

> Urnieta ezagutu

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Urnieta historian zehar

Herri bat ezagutzeak eta bere iraganarekin kontaktua edukitzeak, herri hori hobeto ulertzeko aukera ematen digu.

Urnietak herri izaera 1615. urtean lortu zuen, Donostiako eta Hernaniko jurisdikzioetatik salbuetsita. Bere historioan zehar, Gipuzkoako herri gehienak bezala, hainbat inbasio eta guda jasan ditu. Bigarren gerra karlistan Urnieta arpilatu eta ia osorik erre zuten. Sute horren ondorioz, herrian zeuden bi artxibo handienak, bai elizakoa eta bai udaletxekoa erre egin ziren, eta horrekin Urnietako historiari buruzko informazio asko.

Gure historia

Web edukia bistaratu

Gure ondarea

Urnieta herria nahiz herri txiki bat izan, ondare aberatsekoa da. Hori dela eta, ondare zerrenda baten jabe da, geoUrnieta sistema geografikoaren bidez ikus daitekeena

Tresna horren bidez herrian Done Jakue bidea egiteko bide-seinaleak ditugu, aztarna arkeologikoak (kobazuloak, burdinola, labeak), izendapen historikoko eraikuntzak (baserriak, udaletxea, eliza, ermita, errota…), natur-ondareak (akuiferoak), aztarna historikoak (saroiak) eta estazio megalitikoak (harrespilak eta trikuharriak).

Hori guztia froga dezazuen, geoUrnieta aplikaziora sartzera gonbidatzen zaituztegu.

geoUrnieta

Web edukia bistaratu

Turismoa

Turismoa
Web edukia bistaratu

Lo egin

Urnietan egun batzu igarotzeko asmoa baduzu, bertan lo egiten dezakezu.

Web edukia bistaratu

Jan eta edan

Gure herrian jateko aukera zabala dago.

Web edukia bistaratu

Non erosi

Ezagutu herrian dugun eskaintza.

Web edukia bistaratu

Ikusi eta egin

Ekintzak eta planak gure herrian.

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

                     

 

Web edukia bistaratu

 

Elkarteak

Gure herrian aurki ditzakegun elkarte ezberdinak arloka sailkatu ditugu.

Urnieta iruditan

Argazki galeria

Udala
Udala
Udala