Web edukia bistaratu
Urnietako Udalak gardentasunaren bidean urratsak ematen jarraitzen du, eta, hala, aurrekontuaren gauzapena herritarren eskura jarriko du.
Horretarako, hilabetero aurrekontuaren datuak eguneratuta edukiko dituzten 3 txosten ipiniko ditu ikusgai. Batek, Udalaren datuei egingo die erreferentzia; besteak, Kulturnietari; eta, hirugarrenak berriz, Urnieta Eraikiri.
Txosten horietako bakoitzak 3 atal izango ditu:
- Partida: Zertara bideratzen den dirua.
- Behin betiko aurrekontua: Partida bakoitzera zenbat diru bideratuko den urtean.
- Onartutako obligazioak: Partida bakoitzerako zehaztutako diru kopuru osotik zenbat gastatu den hilabete horretara arte.
2020 urteko aurrekontuaren gauzapena
- Udala