Eduki publikatzailea
.

2023·03·31


Urnietako Gaztelekuak ekintzaz jositako programazioa antolatu du apirilari begira: jolas librea, sukaldaritza tailerra, gazte batzordea, kahoot kultural orokorra, aste santuko ekintzen argazki collagea eta debatea, besteak beste. 

Horretaz gain ekintza bereziak izango dira Aste Santuan horietan izena eman duten nerabeentzat.

Gaztelekua 17:00etatik aurrera irekitzen da astelehenetik ostegunera LH6-DBH4 bitarteko gazteentzat. Ostiraletan berriz, ordutegi berean DBH-ko nerabeei zuzendua egoten da.

Ikusi programazio osoa.