KULTURA
Kultura
TXANBOLIN TXISTULARI BANDA

Herriko txistulari bandak euskal musika tradizionala garatu eta sustatzen du, eta, zehazki, txistu Bandak 10-15 kide ditu, denak musikari amateurrak. Antolatzen dituzten edo parte hartzen duten ekintzen artean honako hauek daude: jaietako preludioa, dianak jaietan eta egun seinalatuetan, kalejirak eta abar. Gainera, elkarlanean aritzen dira dantza taldeekin eta herriko beste talde batzuekin, kontzertuetan, emanaldietan eta, berriki, Marizulo eta Urnieta’59 ikuskizunetan.
Informazioa
- Sortze urtea: 2005
- Jarduera: Musika tradizionala.
- txanbolin09.blogspot.com
EGAPE DANTZA TALDEA

Euskal dantza tradizionala sortu eta garatzen du, bere alderdirik berritzaileenean, hau da, dantza tradizionala oinarritzat hartuta, gure garaietatik hurbilago dauden koreografiak garatzen ditu. Egape ikastolako eskolaz kanpoko jardueren ondorioz sortu da taldea, eta zuzendaria Edu Muruamendiaraz koreografoa da. Gaur egun taldeak Urnieta Dantzan jaialdia antolatzen du, eta Marizulo eta Urnieta’59 ikuskizunetan parte hartu dute.
Informazioa
- Sortze urtea: 2007
- Jarduera: dantza tradizional-garaikidea.
- www.egape.eus
XOXOKAKO GOIBURU AUZOKO BIZILAGUNAK
Elkarte honek herriko auzorik garrantzitsuenetako bateko bizilagunak biltzen ditu. Beren egoitzan, Xoxokako eskola zaharrean, programazio soziokultural askotarikoa antolatzen dute urtean zehar, eta, horrez gain, Xoxokako jaiak ere antolatzen dituzte, urriko bigarren astean.
Informazioa
- Sortze urtea: 2008
- Jarduera: hainbat
CLUB DE HABITANTES DE INSMOUTH ROL ELKARTEA

Habitantes de Innsmouth klubaren helburua da herrian rol jokoak garatzea eta sustatzea. Taldeko kideak gazteak dira. Maiatzaren hasieran rol jardunaldiak egiten dituzte, eta, bertan, rol partidak eta modalismo lantegiak antolatzen dituzte. Horretaz gain, klubeko kideek probintziako zenbait herritan antolatzen dituzten rol jardunaldietan parte hartzen dute.
Informazioa
- Sortze urtea: 1994
- Jarduera: rol jokoak
URDANBOR ELKARTEA

Elkarte honen helburua danborrada tradizionalaren emanaldia eta desfilea antolatzea da. Talde honen egun handia irailaren 29a izaten da (San Migel), eta egun hori ospatzeko, desfile bat antolatzen dute herriko kaleetan, eta beren danborrak jotzen dituzte, Raimundo Sarriegi donostiar musikagilearen martxan erritmora.
Informazioa
- Sortze urtea: 2001
- Jarduera: danborrada
TOMAKANDELA SALSA COMUNITY ELKARTEA

Dantza elkarte bat da, eta beraren helburua dantza latindarrak sustatzea eta garatzea da (salsa, rumba, cha-cha-cha eta abar).
Informazioa
- Sortze urtea: 2007
- Jarduera: dantza latindarrak
ON BOSKO MUSIKA BANDA ETA DULTZAINEROAK
Informazioa
- Sortze urtea: 2015
- Jarduera: musika
BELAXEN
Informazioa
- Sortze urtea: 2015
- Jarduera: Artisautza