Eduki publikatzailea
2026·07·21
Txalo Produkzioak “Tigrea” antzezlana eskainiko du abuztuaren 4ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: abuztuak 4
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Sarrera: 7 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu uztailak 20 arte arte izena eman zuten urnieta-rren artean.
Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:
- Belen Arribillaga
- Lutxi Elola Balerdi
- Victor Celestino Nuñes
- Jaione Ocon Zubillaga
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte
Gainerakoentzat sarrerak (7 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
- Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: Garapen pertsonalean aditua den espezialista batek argazki batzuk egin behar ditu igandeko gehigarri baterako. Argazki saioa egin behar duen emakumea une personal txarra pasatzen ari da. Coach-a motibazio-errezeta mota guztiekin positibotasuna transmititzen saiatzen da, baina argazkilariak coach-aren aholkuei sinesgarritasun handirik ez die ematen.
Horretan daudela, zorigaiztoko gertaera batzuk espezialistaren bizitza kolpatuko dute eta argazkilariari ematen dizkion errezetak bere buruari nola aplikatu ez du jakingo.
Fitxa artistikoa
- Egilea: Ramon Madaula
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Itzulpena: Martin Agirre
- Aktoreak: Andoni Agirregomezkorta eta Ohiana Maritorena
- Eszenografia: Asier Sancho Senosiain
- Jantzien diseinua: Leire Santillan
- Argiztapena: Julen Zabala
- Teknikoa: Alfredo Medina Lirio
- Makillajea: Ana Sanz
- Argazkia: David Vicente
- Kartela: David Sueiro
- Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre
- Ekoizpen arduraduna: Xabier Agirre
- Ekoizpena: Txalo

