Web edukia bistaratu

HIRIGINTZA ZERBITZUAK

Hirigintza

Udalerriaren hirigintza garapena zuzentzea eta hirigintza gaietan indarrean dauden xedapenak bete daitezen zaintzea. Informazioa ematea eraikuntza lizentzien, eraberritzeen, konponketen, jardueren, obra txikien, eta abarren gainean.
 

Espazio publikoa mantetzea eta kontserbatzea

Zoladuren mantenua eta kontserbazioa espaloietan, plazetan, oinezkoen eremuetan, haur parkeetan, bideetan eta hiri altzarietan.
 

Bide-garbiketa

Espazio publikoa egoki mantentzea (kaleak, parkeak, zelaiak, industria-poligonoak,...) garbiketa eta osasun aldetik.
 

Hondakinen bilketa

Hiri hondakin solido mota guztiak tratatzeko edota deuseztatzeko gaikako bilketa eta garraioa.
Bolumen handiko hondakinen bilketa: astelehenero 17:00etatik aurrera.

 

Parkeak, zelaiak, eremu berdeak

Udal zelai-guneen mantenua eta kontserbazioa.
Eguneroko zerbitzua larunbat, igande eta jaiegunetan izan ezik.


Argiztapen publikoa

Espazio publikoaren argiztapena eta bere instalazioen mantenua eta kontserbazioa.


Ur edangarria hornitzea eta saneamendu sistema

Ur edangarriaren hornikuntza eta hondakin eta euri uren saneamendua bermatzea.


Hilerria

Ehorztea, hilobitik ateratzea eta berriz ehorztea; hilerriaren mantenua eta kontserbazioa eta informazio- eta administrazio-izapideen eskariak artatzea.