Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

imagenPortada

Udal hau Gipuzkoako Udalaren ale tipikotzat jo daiteke. Andoainekoa, Elgoibarrekoa, Arrasatekoa eta abar bezala XVII. mendekoak da.

1731. urte aldera amaitu ziren Urnietako Kontzeju berria edo Udaletxea eraikitzeko lanak, bere aurrealdean ageri duen armarri eder eta dotorea ipiniz. Nolanahi ere, badirudi udaletxea eraikitzeko lehen proiektuak 1661. Urte ingurukoak izan zirela. Hiru mendeetara iristen ez den historia laburrean, hiru sutek guztiz kiskali dute Urnietako Udaletxea. Lehenengoa 1811n, Napoleonen gudarosteek eragindakoa. Bigarrena, Isabel II.aren tropel liberalek, O´Donell jeneralaren tropek,  eragindakoa, 1837ko irailaren 8an, herriko etxe guztiekin batera. Bigarren suntsiketa honen ondorioz, Urietak ez zuen bere Udaletxea berritzerik izan 1858.urtera arte. Obrak 1861. Urtean amaitu ziren Probintziak emandako dirulaguntzari esker.

Hirugarren sutea, ustekabean, 1905eko urtarrilaren 4tik 5era bitarteko gauean, udal-instalazioak obra-hondakinetara mugatu ziren erabat. Lau horma nagusien hondakin beltzak eta kiskalduak baino ez ziren geratu. Nolanahi ere, Urnietako Udalak ez zuen inolako asmorik aurreko txandan bezala Udaletxea berreraikitzeko lanak urteetan atzera  zitezen, eta, egun gutxiren buruan, Laureano Belaunzaran alkateak gidatuta, bi erabaki hartu zituzten: batetik, Ramon Kortazar arkitekto donostiar ezagunari udaletxea guztiz berritzeko proiektua  presta zezan eskatu zitzaion, eta bestetik, Pedro Biteri Arana Arrasateko ongile handiari Urnietan mutiko eta neskentzat eskola batzuk eraiki zitzan egin zitzaion erregu, herri eskolak eraikitzeko dirutza emana baitzuen, besteak beste Hernani, Arrasate, Errenteria eta Donostian eraikitzeko.

Ramon Kortazar arkitektoak udaletxea berritzeko proiektua egin zuen, baita aurrekontua ere, eta Urnietako  Udalak  50.000 pezetako herri-zorra edo zor publikoa bideratu zuen lanei aurre egin ahal izateko. 1905eko irailaren 17ko ezohiko bilkuran aho batez onartu zen berreraikitzeko aurrekontua, eta 1907ko maiatzaren 23an amaitutako obra onartu eta berriro herriaren esku jarri zuten. 

1923an eta 1961ean obra berriak egin zituzten, eraikinaren fatxada klasikoa aldatu gabe.

Argazki galeria

Nola Iritsi

Kokapena
Mapa

Ibilbideak