Armarria

imagenPortada

Zalantzarik gabe, Urnietako herriak duen ondasun artistikorik ederrenetakoa Udaletxearen aurrealdeko armarri bikaina da, Gipuzkoan tamainaz eta artelanez dagoen bikainenetakoa. Unibertsitate izandako herriak hiri titulua hartzen zutenean joera handia zuten euren Udaletxe berrian armarri bikaina ipintzeko, horrela, Urnietak, bere udaletxerako, eskualde  osoan dagoen armarririk ederrena eskatu zuen.

Teresa Amuategik Urnietako etxe eta baserriak bere obran honela dio:

“1703ko apirilaren 10ean, Felipe V.ak Madrilen emandako agiri baten  bidez Urnietak lau laurdenetan banaturiko armarria erabiltzea onartu zuen. Lehenengo eta laugarrengo laurdenak eremu gorrikoak, bertan zilarrezko gurutze bana azaltzen dela, eta beste bi laurdenak eremu urdin-argikoak, bertan urrezko artizar bana azaltzen delarik bere burubabes eta koronelez horniturik”.

1704.ean, Hondarribiako herriak Urnietari, Herriko Etxe berrian jarri beharreko armarri berria egiteko beharrezko zen harria bertako harrobietatik ateratzeko baimena eman zion. Jose Zuaznabar argin oiartzuarrak zizelkatu zuen eta Jose Mª Belaunzaranek kontaturikoaren arabera, armarria Urnietara zekartenean, Hernaniko ateetara iritsitakoan, hernaniarrek ez zieten utzi aurrera egiten. Hernanik armarria zekarren idi gurdiarekin zeharkatzeko jartzen zituen zailtasunak ikusirik, Urnietatik mutik indartsu batzuk joan ziren eta inongo dudarik gabe, bizkarrean hartu eta bidezidor ezberdinetan  aurrera ekarri zuten Urnietako plazara.

Argazki galeria

Nola Iritsi