GEO Urnieta

GEO Urnieta

Urnietako Udalak GeoUrnieta aurkezten du, Internet bidez era errazean sartuz, herritarren esku herriaren geografia datuak jartzeko informazio sistema bat.


GeoUrnietaren helbururik nagusiena herritarrak herriko informaziorik gehiena eskura ahalik eta modurik erraz eta azkarrenean izatea da. Klik gutxi batzuekin eta intuizioz, edozein informaziotara erraz, argi eta era eguneratuan helduz.

GeoUrnieta Google Maps eta Google Earth-en oinarritutako plataforma bat da, beraz, 2D eta 3D-tan ikus daitekeena. Orain artean mapetan 2D-tan zegoen informazioa orain 3D-tan ere ikus daiteke ulermenean asko aurreratuz.

Hori guztiagatik, GeoUrnieta egiteko herriko eraikin eta baserri guztian 3D-tan eraiki dira. Idiazabal kalean daudenak argazkien bidez adierazi dira eta gainontzeko eraikinak bolumen grisetan eraiki dira etorkizunean dagokien argazkia txertatzeko. Laster batean, herriko terreno guztiak ere 3D-tan eguneratuko dira.

GeoUrnietak atal desberdinetan banatutako informazioa du:
Kale izendegia: Zerbitzuak eta ekipamenduak, garraioak. Laster batean, ostalaritza, komertzio eta industria gidak sartuko dira.
Ondarea: Udal ondarearen katalogoa.
Hirigintza: Herri Antolamendurako Plan Orokorra.
Katastroa: Herriko hiri eta landa-guneko katastroa.
Toponimia: Toki, eraikin eta ibaien izenak.

FUNTZIONAMENDU ESKULIBURUA
GeoUrnieta ataria 3 ataletan dago banatua:

1. GAINALDEKO ZERRENDA

  • Atal orokorretara sarbidea (kale izendegia, ondarea, hirigintza eta katastroa).
  • Argibideak eta hizkuntza aukerak (euskara, gaztelania).
  • Geruzak, erabilgarriak eta informazioa partekatzeko erak.
  • Geruzak: mapan eduki desberdinak kargatzen ditu: eraikinak 3D-tan, errepideak, atariak, guneak, ibaiak, errekastoak, eraikineni zenak, baserriak…
  • Erabilgarriak: Mapari eragin-truke gehiago ematen dioten funtzioak betetzea baimentzen du, adibidez, gunearen irudi historikoak edo eguzki argia.
  • Partekatzea: Mapa zehatzak posta elektronikoz edo sare sozialen bitartez bidaltzea baimentzen du.

2. MENUA

Bilatzailearen bidez herriko edozein toki edo helbide aurki dezakegu. 

Menu item desberdinetan klik eginaz informazioa mapan kargatuko dugu. 

3. MAPA
Mapan informazioa puntu, lerro, gune. 3D bolumen eta testuekin adierazten da. Gainean klik eginaz elementu horri atxikitako informazioa azalduko da.

Maparen goialdean eta eskuinean 3 karratu ditugu (mapa, satelitea eta 3D), horietako bakoitzean klikatuz mapa ikusteko era desberdinak ikusiko ditugu informazioa era zuzenagoan jaso ahal izateko. 3D-tan, askatasun osoz nabiga dezakegu ikusgai dagoen edozein puntu eta alturatan jarriz.