Gazte Elkarteak
POXTA ZAHAR URNIETAKO GAZTE KOADRILAK ELKARTEA

Gazte elkarte honek Urnietako hainbat gazte koadrila biltzen ditu. Urnietako gazte ugari ordezkatzeaz gain, elkarteak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar eta horietan parte hartzen du (gazte jaiak, inauteriak, rock eta DJ kontzertuak, herri bazkariak, herriko jaiak, bertsolarien emanaldiak, kirol lehiaketak eta abar), herriko gazteen bizimodua eta jarduera sustatzeko asmoz eta xedez.
Informazioa
- Sortze urtea: 2003
- Jarduera: hainbat
BOSKO ANITZ AISIALDI TALDEA

Urnietako salestar ikastetxeko aisialdi talde honek 29 urte daramatza lanean, eta jatorrian ezarritako helburu berak ditu gaur egun ere. Hasieran salestarrek eramaten zuten dena, baina, urteak pasa ahala, kanpoko animatzaileak sartuz joan dira. Gaur egun aisialdi eta astialdiko hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola gazte topagunea, txaranga, inauteriak eta On Bosco jaia.
Informazioa
- Sortze urtea: 1989
- Jarduera: aisialdia
- urnietakosalesiarrak.com
JOSTALEKU

Haurren aisialdian lan egiten duen elkartea.
Informazioa
- Sortze urtea: 2006
- Jarduera: aisialdia
- Harremana: jostaleku@hotmail.com