Eduki publikatzailea
2026·08·07
Bere kirol-ibilbide osoan zehar, Imanol Ansak Urnietaren izena gorenera eraman du, arrakasta handiak lortuz eta beti kirolarekiko nahiz ahaleginaren, dedikazioaren eta norberaren hobekuntzaren balioekiko konpromiso aparta erakutsiz.
Lehiaketetan lortutako arrakastetatik harago, Imanol eredu bihurtu da Urnietako haur eta gazte askorentzat. Harengan gertuko erreferente bat ikusten dute, etengabeko lanak eta kirolarekiko grinak helburu handiak lortzeko bidea ireki dezaketela erakusten diena.
Banakako Txapelketatik kanpo uzteak sortu duen egoeraren aurrean, eta inplikatutako alde guztien eskumenak eta erabakiak errespetatuz, Udalak kezka adierazi nahi du, urnietar kirolariari denboraldiko lehiaketarik garrantzitsuenetako batean parte hartzea eragozten dion egoera honen aurrean.
Udalaren ustez, kirolak, batez ere, elkargune, errespetu eta kirol-merezimenduaren aitortzarako espazioa izan behar du. Horregatik, aldeek elkarrizketarako eta elkar ulertzeko bideak aurkitzea espero dugu, egoera hau ahalik eta modurik onenean konpondu ahal izateko, erremontearen, zaleen eta kirol honetan diharduten profesional guztien mesedetan.
Urnietatik, Imanol Ansari gure maitasuna eta esker ona helarazi nahi dizkiogu, udalerriari eman dion eta ematen jarraitzen duen guztiagatik, eta bere kirol-ibilbidea bete-betean garatzen jarrai dezan opa diogu.
ARGAZKIA: EITB
