Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren kontrola eta segimendua urtero egingo da bi alderditan:

Emandako dirulaguntzen kontrol ekonomiko‐finantzarioa, zeina Udaleko Kontu‐ hartzailetzari agindua baitago eta indarreko legerian jasotako baldintzetan egingo baita.

Planaren kontrola eta segimendua, zeina dirulaguntza ematen duten sail bakoitzaren teknikari arduradunak egingo baitu urtero. Hurrengo ekitaldiko lehen lauhilekoan justifikazio‐memoria bat egingo da ondorengo zehaztapenekin:

  • Helburua, erakunde onuraduna eta diruz lagundutako zenbatekoa.
  • Dirulaguntza mota eta lerro bakoitzari buruzko informazioa, non emandako dirulaguntzak, justifikatuak, uko egindakoak eta ordaindutakoak (edo ordaintzeko prozeduran daudenak) jasoko baitira.
  • Haien helburu espezifikoen, lortze‐epearen betetze‐maila, diruz lagundutako ekintzak zenbat herritarrengan izan duen eragina zehaztuz.
  • Benetako kostuak, aurreikusi direnekiko.
  • Ondorioak edo balorazio orokorra lortu nahi ziren helburuekiko egokitasunari buruz eta dagokion programarekin jarraitzearen edo kentzearen bidezkotasunari buruz.
  • Hurrengo Dirulaguntzen Plan Estrategikoa egiteko iradokizunak.

Eduki publikatzailea

pdf
289.88 KB
2024·03·19 Dirulaguntzen plan estrategikoa | Iragarkia
pdf
1.67 MB
2024·03·31 Dirulaguntzen plan estrategikoa | 2023
pdf
1.13 MB
2023·04·30 Dirulaguntzen plan estrategikoa | 2022
pdf
1.4 MB
2022·04·30 Dirulaguntzen plan estrategikoa | 2021