Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Covid-19

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Itxi egin behar izan duten ostalaritza, jatetxe eta ostatu establezimenduek abenduaren 10era arte dute dirulaguntzak jasotzeko eskaera egiteko epea

.

2020·11·26


Urnietako Udalak zuzeneko dirulaguntza lerro bat eskainiko die udalerriko ostalaritza, jatetxe eta ostatu establezimendu eta zerbitzuei, sektore horiek lagundu eta bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako dekretuaren bidez ateak itxi behar izan ondoren. Dekretu horren helburua Covid 19ren hedapena etetea zen, Euskadi osoan izandako positiboen igoera esponentziala dela eta.

45.000 euro bideratuko dira

Une oso zaila pasatzen ari den sektoreari laguntzeko, Udalak 45.000 euroko partida bideratuko du. Horrela, 1.000 eurorainoko zenbateko finkoa emango du establezimendu bakoitzeko. Horretarako, onuradunek baldintza batzuk bete beharko dituzte, laguntzen oinarrietan zehazten direnak. Horietan, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak zehazten dira, besteak beste.

Eskaera egiteko epea abenduaren 10 arte

Eskaera egiteko epea abenduaren 10ean amaituko da.

Eskabideak aurkezteko bi aukera daude:

  • Urnietako Udalaren erregistro elektronikoa: www.urnieta.eus
  • Bertan herritarrentzako arreta-zerbitzua.

DESKARGATU OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA

Eusko Jaurlaritzaren 3.000 eta 4.000 euro arteko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, laguntza zuzenen lerro bat  eskaintzen du, eta horretarako 30.450.000 euroko aurrekontua bideratzen du. Kopuru horretatik, establezimendu bakoitzak 3.000 eta 4.000 euro artean jasoko ditu, langile kopuruaren arabera:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 000 euro

Kasu guztietan, langile guztien zenbaketan autonomoak eta soldatapekoak barne hartuko dira.

Eusko Jaurlaritzak eskaerak egiteko ezarritako epea abenduaren 10ean amaituko da

Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskatzeko epea gaur goizean bertan ireki da eta abenduaren 10ean amaituko da.

EUSKO JAURLARITZAEN DIRULAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA


Covid 19 mapa

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

BERTAN

ZURE ZERBITZURA

 943 00 80 00

urnietakoudala@urnieta.eus

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
7:30tatik 14:30etara

Web edukia bistaratu

UDALTZAINGOA

 943 00 80 90

udaltzain@urnieta.eus

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
7:30-22:00
Larunbat, igande eta
jai egunetan: 9:00-21:00
Ordutegi honetatik kanpo deitu
Ertzaintzara 112