IZENBURUA Banda zabala aurkezpena
Urnietako industriaguneetara banda zabal ultralasterra eramateko diru-laguntzen programa
Aplikazio habiaratuak
Urnietako industriaguneetara banda zabal ultralasterra eramateko diru-laguntzen programa
SPRIk diru-laguntza lerro bat aterako du aurten industriaguneetan banda zabala zabaltzeko. Laguntzak Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko enpresa eta industria jardueraren lehiakortasuna hobetzeko bultzatzen dituzten proiektuen barruan sartzen dira.
Urnietako Udala jakitun da interneterako sarbide ona izatea ezinbestekoa dela udalerriko industria sarearen garapenean, eta, horregatik, prozesu honetan laguntzeko prest dago.
Otsailaren 26an aurkezpen bilera telematiko bat antolatu zen proiektua zertan datzan azaltzeko. Bertan, Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaria, eta Iñaki Suarezek, SPRIko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria, herriko enpresen esku egongo diren diru-laguntzei buruzko informazio zehatza eman zuten.
Bilera presentzialak
Hurrengo pausoa, interesatutako enpresekin bilera presentzialak antolatzea da. Industriagune bakoitzeko bilera bana egingo da ondorengo egun eta orduetan:
Ergoien industriaguneko enpresekin bilera:
- Noiz: martxoaren 26an, 12:00etan
- Non: Lekaio kultur etxean
Erratzu industriaguneko enpresekin bilera:
- Noiz: martxoaren 26an, 13:30ean
- Non: Lekaio kultur etxean
Bertaratzeko asmoa dutenek jakinarazi beharko dute aurretik:
DLYFormulario
Formulario expirado
Aplikazio habiaratuak
BOTOIA Banda zabal ultralasterraren euskal behatokia
Aplikazio habiaratuak
TITULO AKTUALITATEA
Aktualitatea
Banner Bertan
BERTAN
ZURE ZERBITZURA
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
7:30tatik 14:30etara