Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Proposamenak aurkeztea

Nolako proposamenak aurkez daitezke?

  • Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak
  • Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  • Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  • Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak.
  • Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?

Aurrekontu irekien prozesuan proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 5ean irekiko da eta maiatzaren 23an itxiko da

Nork parte har dezake?

Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.

Parte hartzeko bideak

Aurrez aurre

Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak).

  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.
  • Maiatzaren 14an eta 15ean informazio karpa:
    • Maiatzaren 14an (ostirala): 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan. 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
    • Maiatzaren 15ean (larunbata): 10:00etatik 14:30era San Joan plazan
Maiatzaren 14an photocall bat egongo da informazio-karpan,

Anima zaitez eta gerturatu!!!

On line

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez
  •  Urnietako APP-aren bitartez.