Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Onartutako proposamenak

Prozesu honetara bideratuko diren 150.000 euroetatik 15.000 euro erabiliko dira LH6-ko ikasleek egindako proposamenetatik hautatu direnak gauzatzeko.

Udaleko Hirigintza saileko teknikariek aztertu dituzte jasotako proposamenak eta ondorengo bostak aurrera eramatea eta seigarren bat sakonago aztertzea erabaki dute.

Berrasoeta parkeko futbol

Berrasoeta parkeko futbol zelaia hobetu

Berrasoeta parkean dagoen futbol zelaian futboleko porteria handiagoak ipiniko dira eta eremua hobetuko da.

Etxeberri plaza

Etxeberri plazako atzeko partean iturria jarri

Etxeberri plazaren atzeko partean dagoen plazan iturri bat jarriko da egarria dutenek ura edateko aukera izan dezaten.

Urbita

Urbita kalean hesi bat jarri

Urbita kalean hesi bat jarriko da eremu horretako segurtasuna hobetzeko eta inor trenbidera erortzea saihesteko.

San Juan iturria

San Joan plazako iturria hobetu

San Joan plazako iturria hobetuko da ura modu egokiago batean irten dadin eta jendeak errazago edan dezan.

Guria iturria

Guria taberna ondoko iturria ordezkatu

Guria tabernaren ondoan dagoen iturria trabatuta dago, eta konponbide zaila duela eta konpondu arren, arazo bera errepikatuko litzatekeela kontuan hartuta, iturri berri bat jarriko da gertuko gune batean.

Azterketa-fasean

Sakonago aztertuko da: Parkour eremu bat sortu

Parkourra egiteko eremu txiki bat sortzeko aukera sakonago aztertuko da. Aurrekontuak eskatuko dira eta prozesu honen barruan ezarritako mugetan sartzen bada egingo da. Hala balitz, eremurik aproposena zein den erabakiko litzateke.

16 urtetik gorako herritarren proposamenak aztertzen

Bestalde, Udaleko teknikariek 16 urtetik gorako herritarrek egindako proposamen guztiak aztertzen jarraitzen dute. Gogoratu behar da 267 galdetegi eman zirela ontzat aurrekontu irekien parte hartze prozesuan, eta beraz, lanketa potoloa eskatzen du. Azterketa amaiturikoan eta hobekuntzak lehenetsitakoan Udalak emango du harturiko erabakien berri.