Parte Hartuz 2024
Aurrekontu irekiak
Aurtengo aurrekontu irekien parte hartze prozesua nobedade garrantzitsu batekin dator, izan ere, proposamenak egiteaz gain, urnietarrak izango dira gauzatuko diren proiektuak zuzenean aukeratuko dituztenak. 2025eko aurrekontuko 150.000 euroko partida bideratuko da prozesura.
Prozesu honek 4 fase ditu.
1. Fasea:
Herritarrek proposamenak aurkeztu ditzakete ekainak 11 - 30 bitartean.
2. Fasea:
Udaleko teknikariek jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute eta 10 hobekuntza inguru lehenetsiko dituzte.
ABIAN 3. FASEA:
Proposamenak bozkatzea
Herritarrek bozkatuko dute 10 proposamen horietatik zeintzuk egitea nahi duten, urriak 14-27 bitartean.
4. Fasea:
Emaitzak jakinaraziko dira.
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen partaidetza
Azken urteetan egin den bezala lanketa berezi bat gauzatuko da Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleekin, gazteen beharrak ezagutzea ere garrantzitsua baita.
Udalak aurrekontu irekien prozesura bideratutako 150.000 euroetatik gutxienez 15.000 erabiliko dira Urnietako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek egindako proposamenak gauzatzeko.
Izenburua - aurreko urteko emaitzak
Aurreko urteetako emaitzak
Aplikazio habiaratuak
LOTUTAKO BERRIAK
2024·09·02
Banner Bertan
BERTAN
ZURE ZERBITZURA
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
7:30tatik 14:30etara