Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

2023ko Aurrekontu irekiak: Emaitzak

2023ko Aurrekontu irekiak: Emaitzak

Onartutako proposamenak

Udaleko lurralde saileko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten eta ondorengoak egitea erabaki zuten 2024.urtean zehar.

 

Kiroldegian zebra bidea

1. Kiroldegiko sarreraren aurrean zebra-bidea ipini (Prozesu orokorra eta LH6)

Gainera, Zubitxo plazara doan zebra-bidea kenduko da eta baita eremu horretako espaloi zati bat ere aparkaleku berri batzuk egiteko.

Saneamendua Pintore Kalean

2. Saneamendua Pintore kalean (Prozesu orokorra)

Esku hartuko da garajeen inguruan sortzen den ur-pilaketa konpontzeko.

Euri urak Etxeberri plazan

3. Euri-uren kudeaketa hobetzeko lanak Etxeberrin (Prozesu orokorra)

Lan horiei esker, euri-urak zuzenean bideratzen dira hurbileko errekara modu eraginkorrean, uholde posibleak murriztuz eta hiri-drainatzearen sistema hobetuz.

Berrasoeta parkeko lurra

4. Berrasoeta parkeko lurra konpondu (LH6)

Zulo batzuk daude eta konpondu egingo dira erabilerarako egoera egoki batean uzteko.

Berrasoeta parkeko bankuak

5. Berrasoeta parkeko bankuak konpondu (LH6)

Parkearen inguruan dauden bankuak aztertu eta txukunduko dira.

Super H

6. Super H parkeko gurpila konpondu (LH6)

Esku hartuko da bere erabilerarako modu egoki batean uzteko.

Txakur parkea

7. Txakur parkea hobetu (LH6)

Hesi zati batzuk tolestuta eta apurtuta daude.

Etxeberri atzeko iturria

8. Etxeberri atzeko iturria konpondu (LH6)

Ura kolore zuriarekin irteten da.