Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Aurrekontu irekiak: 1.fasea

Proposamenak aurkeztea

Nolako proposamenak aurkez daitezke?

  • Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak
  • Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 50.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  • Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  • Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak.
  • Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak

Noiz arte bidal daitezke proposamenak?

Aurrekontu irekien prozesuan proposamenak aurkezteko epea martxoaren 9an irekiko da eta martxoren 27an itxiko da

Nork parte har dezake?

Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.

Parte hartzeko bideak

Aurrez aurre

Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak).

  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.
  • Martxoaren 18an eta 19an informazio karpa:
    • Martxoaren 18an (ostirala): 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan. 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
    • Martxoaren 19an (larunbata): 10:00etatik 14:30era San Joan plazan
Martxoaren 18an photocall bat egongo da informazio-karpan,

Anima zaitez eta gerturatu!!!

On line

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez
  •  Urnietako APP-aren bitartez.