Aurrekontu irekiak
Udalak herritarrak entzun nahi ditu aurten ere, eta hala, urnietarrek haien ideiak, proiektuak eta proposamenak aurkezteko aukera izango dute 2023ko aurrekontuko 150.000€ zertan gastatu erabakitzeko.
Prozesu honek 2 fase izango ditu.
Lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleen partaidetza
Udalak partaidetzaren kultura errotu nahi du herritar guztien artean, baita 16 urtetik beherakoen artean ere.
Horretarako, iaz, estrainekoz, lan espezifiko bat burutu zen Egapeko eta Magaleko LH6ko ikasleekin. Bi ikastetxeetan saio pedagogikoak gauzatu ostean haien ekarpenak haintzat hartu ziren eta aurrekontu irekin prozesura bideraturiko 150.000 euroetatik 15.000 euro erabili ziren lehenetsitako proposamenak gauzatzeko. Oso esperientzia aberasgarria izan zen, eta, aurten, jarraipena emango zaio ekimen horri.