Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Web edukia bistaratu

Argazki lehiaketa

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Urnietako udalak, ohikoa den bezala, egutegi eskeini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia eratzeko Kulturnieta, S.A.k , argazki lehiaketa antolatzen du, bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.

 

Aurten, Udalak Urnietako Berdintasunerako III. Plana eratzeko prozesua martxan jarri du eta horregatik, aurtengo gaia Urnietan berdintasuna izango da.

GAIA: BERDINTASUNA URNIETAN
Urnietan, emakumezkoen eta gizonezkoen artean berdintasuna islatzen duten eguneroko egoerak. Besteak beste, Erantzunkidetasun egoerak etxeko lanetan eta zaintza lanetan; Emakumeak gutxi agertzen diren egoerak ikustarazteko irudiak (lan arloan, kirol arloan, botere postuetan, zientzian, teknologikoetan eta maskulinizatutako arlotan...); Urnietako emakume erreferenteak bistaratzeko egoerak; indarkeria matxistaren aurka gaitzespen irmoa islatzen duten egoerak; emakumeen ahalduntze prozesuak aitortzen dituzten egoerak; Lengoaia eta irudi ez sexistaren erabilpena; hezkidetzaren garrantzia islatzen duten egoerak; sexu eta genero identitate aniztasun egoerak; Urnietako emakume anitzak islatzen dituzten egoerak (adina, jatorria...)
  • Hamairu argazki hautatutako dira 2022. urteko Udal egutegia osatzeko .
  • Argazkiek Urnietan kokatuak izan behar dute.
  • Argazki bakoitzak izenburu bat izan beharko du.
  • Argazki bakoitzaren kokapen zehatza (kalea, plaza, parkea, bidea, mendia, …) adierazi beharko da, izenburuaren ostean. Adibidez: Egunsentiaren izpiak (Adarra mendia)

Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake. Bost argazki baino gehiago aurkezten dituena automatikoki deskalifikatua izango da.

Aurkeztuko diren argakiek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • Artxibo mota: JPG, JPEG
  • Formatua: Horizontala
  • Erresoluzioa: 300ppp
  • Neurriak: A4 (297x210mm)
  • Tamaina: 5Mb gehienez.

Ezaugarri hauek betetzen ez dituzten argazkiak ezingo dute lehiaketan parte hartu eta beraz, ezabatuak izango dira.

Irudiak entregatzeko epea: 2021ko azaroaren 5era arte.

Egile bakoitzak gehienez bi argazki saridun izan ditzake eta argazki saritu bakoitzarengatik 40 euro jasoko du.

Hautatutako hamairu argazkiak 2022 urteko Udal egutegia osatzeko erabiliko dira

 

Informazio gehiago

Lehiaketaren oinarriak [pdf]

Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

DLYFormulario

Argazki lehiaketa - Inskripzioa

Erantsi argazkiak jpg formatuan (5Mb gehienez), izenburua eta kokagunea adieraziz, adibidez: Egunsentiaren izpiak (Adarra mendia)

Lege oharra:

Ez da iragartzen hirugarrenei datu pertsonalik lagatzea.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubidea erabil dezakezu, bai eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idatzizko komunikazio bat bidali behar duzu, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia bat bidalita arduradunaren helbidera edo datuak babesteko ordezkariaren helbide elektronikora (dbo-dpd@urnieta.eus.).

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

LEKAIO KULTUR ETXEA

ZURE ZERBITZURA

 943 00 80 33

kultura@urnieta.eus

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
(ostegun eta ostiral arratsaldeetan itxita)

 

Web edukia bistaratu

BERTAN

ZURE ZERBITZURA

 943 00 80 00

urnietakoudala@urnieta.eus

ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera:
7:30tatik 14:30etara