Sailak - Antolakuntza
ANTOLAKUNTZA
IDAZKARITZA
Idazkaritza sailaren eginbehar garrantzitsuenak lege-aholkularitza eta fede publikoa ematea dira; hau da, udaleko kideei udalak bere jardueran bete beharreko lege baldintzak zeintzuk diren adierazi eta, bestalde, udal egintza eta erabakien fede ematea.
Horrez gain, Idazkaritza sailak, langileria, kontratazioa eta arreta zerbitzuak ere bere gain hartzen ditu.
Funtzioak:
- Lege aholkularitza ematea.
- Fede publikoa ematea; ziurtagiriak eginez.
- Udal organoen deialdiak egin eta bileren aktak hartzea.
- Arreta zerbitzua: Bertan bulegoa.
- Agirien sarrera-irteera erregistroa.
- Udal kontratazioaren izapidetzea.
- Udal langileriaren kudeaketa.
- Biztanleen errolda kudeatzea.
- Udal artxiboa kudeatzea.
- Udal informatika zerbitzuaren kudeaketa.
Zerbitzuak:
- Bertan: herritarren arreta zerbitzurako bulegoa.
- Artxiboa: udal artxiboa herritarren eskura. Udal artxiboa 2 zatitan banatuta dago:
- Artxibo administratibo eta historikoa (Etxeberri plaza, 13 erdiko solairua)
- Hirigintzako artxiboa (Udaletxean)
- ARDURADUN POLITIKOA: Agurtzane Mercader
- IDAZKARIA: Idoia Arévalo
- KONTAKTUA: Bertan zerbitzua, San Juan Plaza.
- TELEFONOA: 943008000
- EMAIL: urnietakoudala@urnieta.eus
KONTUHARTZAILETZA
Udal baliabide ekonomikoak kudeatzen ditu modu egonkor eta eraginkorrean, finantza-iraunkortasuna errespetatuz. Zerbitzuak: Aurrekontuaren osaketa. Kudeaketa ekonomikoa Sarreren kudeaketa (ordenantza fiskalak, kobrantzak eta beste). Gastuen kudeaketa. Aurrekontuz kanpoko sarrera eta ordainketak. Kontu ematea eta fiskalizazioa.
- ARDURADUN POLITIKOA: Agurtzane Mercader
- KONTUHARTZAILEA: Aitziber Zurutuza
- KONTAKTUA: Bertan zerbitzua, San Juan Plaza.
- TELEFONOA: 943008000
- EMAIL: urnietakoudala@urnieta.eus