Urnietako industria guneetara banda zabal ultralasterra eramateko diru-laguntzen programen aurkezpena
2021·02·23
SPRIk diru-laguntza lerro bat aterako du aurten industria guneetan banda zabala zabaltzeko. Laguntzak Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko enpresa eta industria jardueraren lehiakortasuna hobetzeko bultzatzen dituzten proiektuen barruan sartzen dira.
Urnietako Udala jakitun da interneterako sarbide ona izatea ezinbestekoa dela udalerriko industria sarearen garapenean, eta, horregatik, prozesu honetan laguntzeko prest dago.
Hala, Udalak bilera telematiko bat antolatu du proiektua zertan datzan azaltzeko. Bertan, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaria, eta Iñaki Suarez, SPRIko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria izango dira, herriko enpresen esku egongo diren diru-laguntzei buruzko informazio zehatza emateko.
Bilera, otsailaren 26an izango da eguerdiko 12:00etan. Bileran parte hartzeko interesa duten enpresek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek ondorengo estekan dute aukera: www.urnieta.eus/bandazabala
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.