Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

TicketBAI eta nahitaez ezarri beharrak eskaintzen dituen aukerak

.

2021·03·30


TicketBAI-ek (TBAI) 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, jardunaldi hauetan hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna azalduko dugu, bi helburu nagusi dituena:

  • Iruzur fiskalari aurre egitea.
  • Zergadunaren betebehar fiskalen kudeaketa erraztea.

Kontuan izan behar da tiketak/fakturak igortzen dituzten gailuek (ordenagailuak, kutxa erregistratzaileak, balantza aurreratuak, TPVak...) nahitaez erabili beharko dutela sistema berri hori. Tiket/faktura bakoitzeko fitxategi bakarra (TBAI) sortuko du sistemak, eta dagokion Ogasunera bidaliko da. Horretarako, ekipamendua eta softwarea egokitu egin beharko dira, edo negozioaren beharretara egokitzen den irtenbidea eskuratu. Jardunaldi hauetan, proiektuaren zehaztasunak ezagutzeaz gain, enpresa askori digitalizaziora jauzi egiteko aurkezten zaien aukera ezin hobea partekatuko da, kudeaketaren eta komunikazioaren eremu guztietan denbora eta baliabideak optimizatzeko. Hori guztia azaltzeko, hainbat tailer antolatu dira Beterri-Buruntza eskualdean:

  • Apirilak 14: ANDOAIN, 14:30etik 16:30era (Urigain Etxea)
  • Apirilak 15: HERNANI, 14:30etik 16:30era (Biteri Kultur Etxea)
  • Apirilak 26: URNIETA, 14:30etik 16:30era (Lekaio Kultur Etxean)

Plazak mugatuak dira eta beraz, joateko asmoa dutenek, esteka honetan apuntatu behar dute lehenbailehen.

URNIETAKO ETA HERNANIKO TAILERRERAKO IZENA EMAN HEMEN

ANDOAINEKO TAILERRERAKO IZENA EMAN HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.