Kiroldegiko ordutegiak luzatu dira
2021·02·22
Urnietako kiroldegiak instalazioen erabiltzaileei eskaintzen dizkien ordutegiak luzatuko ditu otsailaren 17tik aurrera. Orain arte ordutegia 9:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 21:00etara zen astelehenetik ostiralera. Hemendik aurrera, berriz, 8:00etatik 9:00etara eta 13:00etatik 14:00etara ere kirol-esparrura joateko aukera eskainiko da, eta gainerako ordutegiak ere mantendu egingo dira. Asteburuko ordutegiei dagokienean berriz, larunbatetakoak zabaldu egingo dira eta igandetakoak mantendu.
Hauek izango dira ordutegi berriak:
- Astelehena – ostirala: 8:00-14:00 / 14:30-21:00
- Larunbatak: 9:00-14:00 / 14:30-21:00
- Igandeak: 9:00-14:00
Garbiketa eta desinfekzioa
Ordu-eskaintza zabaltzeak ez du eraginik izango garbiketa eta desinfekzio lanetan, orain arteko intentsitate berarekin egingo baitira, eraikin osoan higiene baldintza egokiak bermatzeko. Horretaz gain, babes neurri guztiek indarrean jarraituko dute eta zorrotz bete beharko dira: musukoa jantzita momentuoro, eskuak garbitu, erabilitako makinak garbitu eta norberak bere toaila etxetik eraman.
Bestalde, aldez aurreko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraituko du, eta horretarako Udalaren APP-a eta webgunea erabil daitezke. Telefono zenbaki honetara ere deitu ahal izango da: 943 00 83 28.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.