Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Egapeko eta Magaleko LH6ko ikasleek lanketa bikaina burutu dute parte hartze prozesuan

.

2021·06·10


Parte hartze kultura 16 urtetik beherakoen artean barneratzen joateko asmoz, estrainekoz, lanketa berezi bat burutu du aurten Urnietako Udalak Magaleko eta Egapeko LH6ko ikasleekin haiek egindako ekarpenak jasoz.

Parte hartze prozesuen funtzionamendua, helburuak eta baldintzak azaltzeko saio pedagogikoak burutu zituzten Jorge Segurado alkateak eta Mikel Pagola zinegotziak maiatzaren 10ean bi ikastetxeetan. 

Behin azalpen teoriko eta praktikoak jasota, ikastetxe bakoitzak bere lanketa propioa egin zuen. Magaleri dagokionez, ikasle bakoitzak bere proiektuari buruzko argudio-testu bat idatzi zuen lehenik. Ondoren, power point-ak sortu zituzten talde txikietan banatuta, eta gero, ikasle bakoitzak bere aurkezpena egin zuen klase osoaren aurrean, proposamen bakoitzaren ezaugarriak eta punturik esanguratsuenak azalduz. Azkenik, hiru proiektu aukeratzeko bozketa egin zuten.

Egaperen kasuan talde txikietan banatuta, ikasle bakoitzak bere proposamena azaldu behar izan zuen taldekide guztien artean 3 proposamen lehenesteko. Proposamen horiek berriro azaldu zitzaizkien gainerako ikaskideei, eta, azkenean, klase guztiaren artean behin betiko hirurak hautatzeko bozketa egin zuten.

Euskadiko Eskola Kontseiluaren zorion mezua

Aurrekontu irekietara bideraturiko 150.000 euroetatik 15.000 euro baliatuko dira ikasleek egindako proposamenetatik hautatzen direnak gauzatzeko. Magaleko eta Egapeko ikasleek lan sakona eta serioa egin dute eta Udalak eskertu egin nahi du erakutsitako jarrera eta buruturiko lanketa. Era berean, Euskadiko Eskola Kontseiluak gutun bat helarazi dio Udalari ikastetxeekin batera aurrera eramandako proiektua goraipatuz eta ikastetxeei zorionak emanez.

 

 

 

 

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.