Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Bidaiateka lehiaketa Buruntzaldeko gazteentzat

.

2021·03·29


Urnietako Gazte Informazio Puntuak Bidaiateka lehiaketa jarriko du abian herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko aukera izango dute.

16 urtetik gorako Buruntzaldeko pertsonak

Buruntzaldeko edozein Udaletan (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Lasarte) bizi, ikasi edo lan egiten duten eta 2005a baino lehenago jaiotako gazte bidaiazaleek aukera paregabea dute haien bidaiaren bat ezagutzera emateko: nolako esperientzia izan zen, nola antolatu zuen bidaia, zein ibilbide burutu zuen, zer ikusi eta ikasi zuen...

Aurkeztu 60 segundoko bideoa Instagram kontuaren bidez apirilak 19-21 bitartean

Lehiaketa Instagram bidez egingo da eta bi fase izango ditu: aurkezpen fasea eta azken fasea. Lehenengo fasean 60 segundoko bideoa igo beharko da bidaiaren aurkezpena eginez. Horretaz gain, @gazteinfournieta profila jarraitu beharko da, Feed-eko testuan @gazteinfournieta mentzionatu beharko da eta #BidaiatekaUrnieta hastag-a erabili beharko da.

Aurkezpen fasean bideoa igotzeko epea apirilaren 19an irekiko da eta apirilaren 21ean itxiko da. Edozein bidaiak baliko du, Covid 19-a hasi aurretik eginikoek zein azken hilabete hauetan burututakoek.

Apirilaren 23 arte ahalik eta “atsegin dut” gehien lortzea gakoa

Ezarritako epean igotako bideoen arten apirilaren 23 arte ahalik eta “atsegin dut” gehien lortzea izango da helburua, izan ere, “atsegin dut” kopuru handienak eskuratzen dituzten 3 bideoak izango dira azken fasera igaroko direnak. “Atsegin dut” kopuruan berdinketa suertatzen bada berriz, epaimahaiak erabakiko du berdindutakoen arten zein igaroko den azken fasera.

Hautatuek gehienez 5 minutuko bideoa igo beharko dute maiatzaren 3 arte

Azken fasean lehiatzeko hautatuak izaten diren pertsonek bidaiaren informazio zabalagoa emanez gehienez 5 minutuko iraupena izango duen bideo bat prestatu eta bidali beharko dute gazteinformazioa@urnieta.eus helbidera. Horretarako azken eguna maiatzaren 3a izango dute.

Sari potoloak

Hiru bideo horiek @gazteinfournieta-ko instagram kontura igoko dira eta bideo irabazlea hautatzeko orduan ondorengo gauzak hartuko dira kontuan:

  • Bistaratzeak
  • “Gustatzen zait” kopurua.
  • Epaimahaiaren puntuazioa.

Hiru alor horietan puntu gehien batzen dituen bideoa izango da irabazlea eta sariak berriz ondorengoak:

  • 1.postua: 300 euro
  • 2.postua: 200 euro
  • 3.postua: 100 euro

Bestalde, bideo aurkeztu eta azken fasera igarotzea lortzen ez duten pertsonen artean 3 bidai gida zozkatuko dira.

Animatu eta parte hartu Bidaiateka lehiaketan.

DESCARGATU OINARRIAK


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.