Bertan bulegoaren ordutegia gogorarazi, Covid 19 dela eta: 7:30-11:00 eta 11:30-14:30
2021·01·11
Bertan herritarrentzako arreta-bulegoak Covid 19k bultzatutako egoera berrira egokitutako zerbitzua eskaini die herritarrei azken hilabeteetan.
Harturiko prebentzio neurrietako bat garbiketa eta desinfekzio lanak areagotzea izan zen, eta horregatik bulegoa 11:00etatik 11:30era itxita egoten da. Gauzak horrela, gogorarazi nahi da ordutegia astelehenetik ostiralera 7:30etik 11:00etara eta 11:30-14:30 dela.
Bestalde, herritarren arretarako bulegora joaten direnek zorrotz bete beharko dituzte gainerako prebentzio-neurriak, orain arte bezala.
- Banaka sartu beharko da.
- Kanpoan itxaron beharko da udal langileak deitu arte.
- Musukoa eraman beharko da etxetik.
- Sartzerakoan eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.