Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Beñat Urretabizkaiaren “Pop” DANTZA IKUSKIZUNA martxoaren 6an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

.

2021·02·23


Beñat Urretabizkaiak “Pop” dantza ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean. Urretabizkaia Beasainen jaio zen 1989an, eta arte-ikasketak Madrilgo zinema-eskolan hasi zituen 2008an. Dantza garaikidea ikasten hasi zen Madrid 47 akademian eta Carmen Roche akademian. Madrilgo Mariemma Dantza Kontserbatorioan sartu zen, atal garaikidean, eta 2012. urtera arte bertan ikasi zuen. Azucena Alonsoren “3 deseos”antzezlanean parte hartu zuen , Madrilgo Arenal antzokian.

2012ko irailean Dantzaz Konpainian sartu zen, eta bi urte egin zituen bertan. 2014ko uztailean Cia.Cielo RasO-ko kidetzan, errepertorioko ikuskizunetan eta “Pereza”, “Bruto” eta “Tormenta” ekoizpen berrietan parte hartu zuen. 2015ean, Sharon Fridman konpainiako kide izanik  “Hasta Donde...?” eta “caida libre” piezak interpretatu zituen, eta “All Ways” eta “Tact” sorkuntzatan parte hartu zuen. 2018tik aurrera  Dantzaz konpainiarekin eta Myriam Perez Cazabonekin proiektu puntualetan parte hartu zuen.  2021etik Myriam Pérez Cazabonen “Hiru(3)” proiektuaren parte da eta bere lehen lan koregoafikoa aurkeztuko du bakarka“PoP”

  • Eguna: martxoak 6
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 25 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia:

Odoletik azalera

Hazi baten ernamuina

Fantasia errealitate bailitza

Argitasunetik iluntasunera ezerezeraino.

Fitxa artistikoa:

Interprete eta sortzaile: Beñat Urretabizkaia

Argiztapenaren diseinua: Cristina Libertad Bolivar

Iraupena: 30 minutu

Jantziak: Mael Munuera / Edorta Mutiloa

Musika: mix

Sarrerak otsailaren 26an jarriko dira salgai Sarobeko bulegoan.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.