Zuhurtziaz jokatzen jarraitu behar da Covid19 kasuek gorakadaren aurrean
2021·11·19
Azken asteetan Covid19k eragindako positiboen igoera kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak ezarri ditu 100.000 biztanleko 150 kasu baino gehiagoko intzidentzia-tasa metatua duten udalerrientzat. Ekitaldi jendetsuak saihestera edo horiek modu seguruan egiteko neurriak indartzera bideratutako neurriak dira.
Eusko Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratzen du pandemiaren bilakaerari buruzko datuen txostena. Azaroaren 18an argitaratutako azkenekoan, Urnieta gune gorrian zegoen, 257,69ko tasarekin. Beraz, ezarritako neurriak bete behar ditugu. Gauzak horrela, ezinbestekoa da zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzen jarraitzea, birusak aurrera ez dezan.
Gainerako neurriak
Bestalde, urriaren 6ko aginduan ezarritako neurriek ere indarrean jarraitzen dute. Hau da, esparru handietan (5.000 pertsona baino gehiago) espazio itxietan egiten diren ekitaldietan %80ko edukiera mugatzea; gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietan elikagaiak eta edariak, ura izan ezik, kontsumitzea debekatzea, eta barrualdean eta aire zabalean maskara nahitaez erabiltzea, segurtasun-distantziari eutsi ezin bazaio.
Txertoa tresnarik onena
Hartzen diren neurriez gain, ezinbestekoa da herritarren txertaketa osoa. Udalak pauta osoa ez duten urnietarrei eskatu die hitzordua eskatzeko berau osatzeko, eta eskaera hori hirugarren dosia hartu behar duten kolektiboei ere zabaltzen die, 69 urtetik gorako pertsonei eta osasun-kolektiboari, hain zuzen.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.