Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Zuhaitz Eguna ospatuko da martxoaren 18an

.

2021·03·17


Zuhaitz eguna ospatuko da Urnietan martxoaren 18an, goizeko 10:30ean, Langardan. Bertan Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko lehen hezkuntzako bosgarren mailako  eta bigarren hezkuntzako ikasleek haritzak landatuko dituzte. Horrela, eremu horretan dagoen hariztiari jarraipena emango zaio. Haritza hosto jauskorra duen ipar hemisferioko espeziea da, eta bere fruitua ezkurra da.

Basoarean Nazioarteko Eguna

Eskola Agenda 2030 programaren barruan herriko ikastetxeetan aurten lantzen ari diren gaia basoa da, eta martxoaren 21ean Basoen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, zuhaitz eguna data horrekin lotuko da oraingoan.

“Basoak ernatzen” proiektuaren barruan Gipuzkoa mailan 50 ikastetxe baino gehiagok parte hartu dute, Urnietako lau ikastetxeak barne. Horrela, aste honen barruan herri bakoitzean landaketak egingo dira “Basoaren astea” ekimenari lotuta.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA