Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Zerbitzua berrezarri da ur-hornidurako sarean matxura bat gertatu ondoren
.
2023·04·13
Zerbitzua behin-behinean berrezarri da, Lategi auzoaren zati bat eta Igerategiko eremua urik gabe geratu ostean, ur-hornidurako sarean matxura bat gertatu ondoren.
Hodia hautsi da eta Xoxokara igotzeko errepidearen hasierako zati bat hondoratu egin da, tren-geltokitik gertu. Errepidea seinaleztatuta dago eta semaforo batek kontrolatzen du, txandakako pasabidearekin.
Bihar matxura lantzen jarraituko da, baina oraintxe bertan zerbitzua dago herri osoan.

