Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Zelaiak, larreak eta landare itsutasuna aztergai

.

2022·02·17


Aurtengoan ere, herriko ikastetxe guztiak dira Eskolako Agenda 2030 programaren partaide, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza.

Iazko lan lerroa jarraituz, lehorreko ekosistemetako bizia, basoetako lanketak belardien lanketari bidea utzi dio. Horretan ari dira herriko ikastalde desberdinak beraien irakasleekin batera Artelatz Ingurumen Zerbitzuak eskaintzen dien materialaz baliatuz. Herriko eta ikastetxeetako belardien ikerketan, bertako biodibertsitateaz gozatzen eta belarrak gure baserrietan duen garrantziaz jabetzen.

Landareen itsutasunaz hitz egiten dugunean, oro har, espezieei buruz dugun ezjakintasuna aipatzen dugu. Zuhaitz-espezie batzuk ezagutzen ditugu, baina ez dugu larre eta zelaietan bizi diren landare eta loreen izenik ezagutzen. Ezagutza horretan aritu dira herriko ikastalde hauen irakasleak ondoren ikasleekin aritzeko. Hori izango da hain zuzen ere hiruhileko honen zeregina.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA