Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Zaldundegiko errepidea itxiko da otsailaren 21etik 27ra asfalto inprimatua emateko, eta zirkulazioan aldaketak izango dira epe horretan

.

2022·02·18


Zaldundegiko eremuan espaloiak handitzeko gauzaten ari den obraren barruan, asfalto inprimatua emango da. Lan horiek otsailaren 21etik 27ra bitartean egingo dira. Epe horretan errepidea moztuta egongo da eta zirkulazioan aldaketa batzuk egongo dira.

Itxiera Xauxar tabernatik

Errepidea Xauxar taberna dagoen lekutik moztuko da, baita tabernaren alboan dagoen eta Lizardi kalera doan aldapa ere. Beraz, Hernani norabidetik datozen eta herriaren beste aldera joan nahi duten ibilgailuek San Juan kaletik igo beharko dute Goi-mendi tabernaren paretik.

Akan-Lizardi

Akan kalearekin konektatzen duen Lizardi errepidearen noranzkoa aldatuko da. Hau da, kiroldegiaren parean dagoen Akan kaletik zirkulatzen duten ibilgailuek Lizardi kalearen amaierara arte jarraitu beharko dute Zabaleta auzora iritsi arte, Idiazabal kalerako irteera itxita egongo baita.

Lizardiko garajeak

Lizardi kalean garajea dutenek kiroldegiaren aldetik sartu beharko dute, Akan kaletik jaitsiz eta Lizardi kaletik jarraituz, Xauxar tabernaren alboko aldapa itxita egongo baita.

Arreta Eteneta elkartearen atzealdean

Idiazabal kaletik Aldapeta kalera joateko errepidea ere itxita egongo denez, Eteneta elkartearen inguruan bizi direnek San Joan kalera ematen duen irteeratik sartu eta irten beharko dute. Errei bakarra duen errepidea denez, kontu handiz ibili beharko da.

Autobusa

Errepide mozketa horien ondorioz, autobusek geldialdi bakarra egingo dute hirigunean, zehazki, Jubilatuen Egoitzaren biribilgunean.

Barkamena eskatzen da aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA