Zaindu dezagun Urnietako ondare megalitikoa
2021·02·22
Urnietako mendietan balore handiko ondare megalitikoa dugu, Muniskuegañako gentilbaratza esaterako. Udalak urtero burutzen ditu berau mantentzeko eta zaintzeko hainbat esku-hartze, gure kulturaren eta historiaren parte den ondareak ahalik eta egoerarik onenean iraun dezan.
Haraino gerturatzen diren herritarrei errespetuzko jarrerak izatea eskatzen die Udalak. Azken boladan ordea, asko handitu da mendira joaten den jende kopurua eta jarrera desegoki batzuk hauteman dira. Izan ere, pertsona batzuek, hamaiketakoa egiteko eta atsedena hartzeko baliatzen dute ondare megalitikoaren eremua. Bertako harrietan esertzen dira, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Kontuan eduki behar baita, erabilera desegoki horiekin harriak mugitu edo apurtu egin daitezkeela, horrek ekarriko lukeen galerarekin.
Beraz, erabilera desegoki horiek saihestea eskatzen da, balio handiko kultur ondasuna ahalik eta egoerarik onenean mantentzeko.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.