Zabaleta auzoko sarrera semaforizatu da segurtasuna hobetzeko
2022·02·15
Hiru semaforo berri jarri dira Zabaleta auzoko sarreran, trafikoa hobeto erregulatzeko eta eremu horretako segurtasuna hobetzeko, kamioiak pasatzean inbuturik sor ez dadin, horrek dakarren arriskuarekin.
Semaforo berrietako bat Lizardi kaletik Zabaleta kalera doan irteeran kokatu da. Puntu horretan bi irteera-errei jarri dira, bata Idiazabal kalerantz eta bestea berriz, Zabaleta auzorantz. Azken irteera hori arautuko du semaforo berriak.
Bigarren semaforoa auzoko sarreran dagoen zebra-bidearen ondoan jarri da, eta hirugarrena, aldiz, bihurgunearen ondoren Zabaletatik Idiazabalera doazen ibilgailuak kontrolatzeko.
Horrela, ez da ibilgailurik ibiliko bi noranzkoetan aldi berean auzora sartzeko errepidean, eta, beraz, ezingo dira bi kamioi gurutzatu une berean, inbutua sortuz.
Aparkalekuak
Lizardi kaleko irteeran bi errei jarri ahal izateko, 3 aparkaleku kendu behar izan dira, eta inguru horretako bizilagunek aparkaleku kopuru bera izan dezaten, Udalak aukera emango du Caixaren aurrean TAO gunea dagoen eremuan normaltasunez aparkatzeko.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.