Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Xirriquiteula Teatre taldearean “Laika” familientzako euskarazko antzezlanerako sarreren zozketaren irabazleak
2024·01·09
Xirriquiteula Teatre taldearean “Laika” familientzako euskarazko antzezlana ikusgai izango da urtarrilaren 21ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urtarrilak 21
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu izena eman zuten urnietarren artean.
Zozketa gauzatuta, hauek izan dira irabazleak:
- Noemi Iborra Montes
- Garazi Ramirez Manero
- Andrea Suárez García
- Maika Moriche Ruiz
Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte.
Gainerakoentzat sarrerak (3 €) salgai daude Sarobeko bulegoan.
Astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
Online ere eros daitezke sarrerak.
Sinopsia: 1957 urtea. Mosku. Gerra Hotza eta espazioko lasterketa. Laika txakurtxoak nola edo hala bizirauten du hiri izoztuan. Ez daki bere zoriak espazioraino eramango duela Sputnik 2.aren barruan; eta gizateriaren historiara pasako dela Lurraren inguruan orbitan ibilitako lehen izaki bizidun legez. Xirriquiteula Teatrek ikuskizun honetarako teknika txit ezberdinak erabiltzen ditu: erretroproiekzioak, collageak, txotxongiloak, automatak eta keinuak.